Zur Navigation | Zum Inhalt

¿Sabias qué ...? Ba al zenekien...?

Dentro de Saregune tenemos un espacio con servicios exclusivos para asociaciones: HEZIGUNE.

 
Komunikatua: Saregune finalista geratu da APCko Chris Nicol sarian PDF Imprimir E-Mail
Calificación del usuario: / 1
MaloBueno 
escrito por Saregune   
martes, 04 de septiembre de 2007

Komunikazioen Aurrerapenenerako Elkartea (APC) gizarte elkarteez osatutako nazioarteko sarea da. Komunikazio eta informazio teknologien, internet barne, erabilpen estrategikoaren bidez, ingurugiroaren babesa eta garapena, giza eskubideak eta bakearen alde lan egiten duten taldeak zein norbanakoak laguntzeko eta babesteko helburua duelarik.
"Chris Nicol Free Software" saria, software askea erabiltzen hasteko gizabanakoak laguntzen dituzten ekimenei eskerrona adierazteko era bezala sortu dute. Sari hau, software librea, ordenadorea erabiltzen duen edozein pertsonarentzat tresna eskuraerraza bilakatzeko lanetan aritzen diren talde edota pertsonei zuzenduta dago.

Mundu osoko 50 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta 7 geratu dira finalista eta hauen artean Euskal Herriko proiektu bat: Saregune, Teknologiaren giza eta elkarte erabilpen alde Gasteizko alde zaharrean diharduen ekimena.

Hona hemen kontutan hartzeko datu batzuk:

-Bazterketaren aurka lan egiten duen elkarte batek, Sartu Álava, kudeatzen du ekimena.
-Ia 3 urte t'erdiko ibilbidea dauka bere "ziberoinetan". Eta urteotan lortutako emaitzak oso ikusgarriak dira: urteko bataz-besteko erabilpenak: 30.000, erabiltzaile kopurua: 3.200, 2006. urtean zehar emandako informatika, internet eta software libreko tresnen ikastaro kopurua: 133, pertsona-talde zein elkarteentzat.
-Oinarrizko erreferentzia bilakatu da, elkarte zein gizarte mailan, Kode Irekiko teknologiak ezarri eta erabiltzean, eta ez bakarrik baliabide urriko pertsonen artean haustura digitalarekin apurtzeko egindako lanagatik, baizik eta aukokideen arteko harremanak bultzatzeagatik, gizarte kapitala azalarazten eta koordinatzen laguntzeagatik, eta kultura sorkuntza eta ezagutza librearen inguruan hiritargoa dinamizatzeagatik.
-Teknologia berriak erabiltzeko eta disfrutatzeko gunea da, hizkuntza, talde etniko, gizarte, genero edo adin mugak gaindituz. Lokala dinamizatzen duen taldea eta erabilpen komunitariorako edukiak eta webguneak sortzen dituzten pertsonak dira honen adibiderik argiena. Argentinan, Kolonbian, Ekuadorren, Marokon, Saharan, Rumanian jaiotakoak eta bertokook osatzen dugu lan taldea. Eta erabiltzen ditugun hizkuntzak euskara, gaztelania, errumaniera, marokiar arabiera, sahariar arabiera eta bereberea dira.

APCko Chris Nicol Free Software sariaren inguruko argibide gehiago:

Gaztelaniaz: http://www.apc.org/espanol /chrisnicol/
Ingelesez: http://www.apc.org/english/chrisnicol/

Sareguneren inguruan gehiago jakiteko: http://www.saregune.net

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Tí­tulo:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
Security Image

Powered by JoomlaCommentCopyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.Homepage: http://cavo.co.nr/

 
< Anterior   Siguiente >

http://saregune.blip.tv

No+discriminación

Cursos .:. Ikastaroak

Pulsa en la imagen para acceder al calendario completo de cursos de Saregune

Egin klik irudian Sareguneko ikastaro eskeintza ikusi ahal izateko

Erabili Firefox

Firefox

Ubuntu 9.04 en ....