9:00etatik 18:00etara
945 03 99 81
688 85 16 41
info@saregune.net
Harpidetu zaitez gure berriak jasotzeko
Elkarteek eta taldeek bidelagun gaituzte IKTeen erabileran eta haietan trebatu bitartean. Neurriko prestakuntzaren bidez, bakoitzaren beharren arabera, edota elkarrekin haien esparru edo profil digitalak sortuz edo haien irudi grafikoa osatuz.
Hasieratik, software librea erabiltzen dugu, eta esan dezakegu tresna teknologiko ezin hobea dela lan egiteko eta IKTeak jende guztiarengana hurbiltzeko, hainbat arrazoi direla medio: haren filosofia, balioak eta lizentziak!
Teknologia era ulergarrian jende guztiarentzat. Horixe dugu xede, eta haren erabilerak eta potentzialtasunak irakatsi eta erakusten dizkiegu adinekoei, emakumeei, migratzaile eta gazteei…. Azken finean, hesiak hausten ditugu!
Gasteizko Alde Zaharra da gure kokapen geografikoa. Baina, aldi berean, auzo honetan kokaturiko talde eta erakundeen sareetan parte hartzeko eta lan egiteko aukera ematen digu, auzo aberatsa, askotarikoa eta oparoa baita auzokideen ekimen eta mugimenduetan.
Prestakuntza da trebetasunak, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko gakoa, jendeak horien bidez lortzen edo hobetzen baitu enplegua. Horregatik eskaintzen dugu prestakuntza IKTeetan, hainbat motatan eta mailatan. Enplegurako gure prestakuntzak Lanbiderekin batera egiten ditugu, eta halaber, herritarrentzako prestakuntza eskaintza egiten dugu.
Saregunen eskaintzen ditugun zerbitzuak enplegurako gure prestakuntzak jaso dituzten pertsonek egiten dituzte, eta lan kontratazio baten bidez dihardute. Eskuratutako trebetasun, ezagutza eta gaitasunak jartzen dituzte praktikan, gizarte onurak ere eskuratzen dituzte, eta beren enplegugarritasuna hobetzen dute, bai eta curriculuma ere, eta ederki erakusten dute teknologia berrien sektoreak ez duela izan behar soilik goi kualifikazioko profila duen jendearen lan esparrua.
9:00etatik 18:00etara
945 03 99 81
688 85 16 41
info@saregune.net
Harpidetu zaitez gure berriak jasotzeko
Zorionekoa nire bokazioa, Gizarte Hezkuntza, nire zaletasunetako batekin, teknologiarekin, nahastu ahal izateagatik.
Hamarkada bat baino gehiago daramat teknologia pertsonengana hurbiltzen, batez ere kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboei laguntzen eta teknologia bereganatzeko prozesuetan dauden elkarteei laguntzen. Betiere pertsonentzat eta kolektiboentzat bizi-kalitate hobea bilatuz.
Aniztasuna eta sareko lana beste gai batzuekin nahasten dira nire egunerokoan, hala nola software librearekin, parte-hartzearekin edo elkarlaneko kulturarekin.
Nire blogean gehiago ezagutu dezakezu ainara.tieneblog.net
Niretzat gozamen hutsa da jende guztiari sare digitala azaltzea eta ulergarri egitea, eta horri esker, aukera dut jendearekin banaka eta taldeka jarduteko.
Nire lan tresnak software librea eta IKTeak dira, eta balioak, berriz, komunitatea eta lankidetza.
Etiketei gorroto diet eta DIBERTSITATEAN eta BERDINTASUNEAN sinesten dut, gure gizartearen balio nagusia baitira.
Nitaz esaten omen dute egun eguzkitsuetan erraza dela ni parke edo plazetan paseoan edo sare-lanetan ikustea.
Zertan nabilen jakin nahi baldin baduzu, irakurri TRAOLA
Web fullstack garatzailea: #PHP #SQL #Javascript #HTML #CSS
🧑🎓 Frontend devs prestatzailea @lanbideejgv
🐧 Linuxer, Open Sourcerer
🥷 WordPress-en aditua
Nire lanak, ikastaroak eta tutoretzak ikusi nahi badituzu, jarrai iezadazu http://raulperez.tieneblog.net/ -etan.