Zabaldu.com atarian kuxkuseatzen gabiltzala honako bidalketa interesagarriarekin topo egin dugu.
Basauriko Kultur Etxeak komiki lehiaketa antolatu ohi du, lehiaketa behin bukatuta, aurten ekimen interesgarria abian jarri dute, interneteko aukeraz baliatuz komiki guztiak sarean jarriz.
Lehiaketara 13 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 6k jaso dute sari edo aipamenen bat:
1.go saria, 900 eurorekin hornitua: Igor Fernandezen El titiritero
2. saria, 450 eurorekin hornitua: Carmen Gonzalezen Día de viento
3. saria, 300 eurorekin hornitua: Laura Velascoren Me llamaban olvido
- Epaimahaiaren aipamen berezia: Kostaren Y…
- Euskarazko akzesita: Irati Fernandezen Txanogorritxu eta otsoari buruz
- Basauriko egile onenaren saria: Roberto López Quiñonesen Cine sin cortes
Artikulua osorik E-gorren blogean aurkitu dezakezue.