Jatorrizko webgunetik hartuta (momentu honentan sartzeko arazoak baitaude) eta Zabaldun ikusita.
Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da.
1-Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude:
http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice
2-Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta
audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3.
mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa
egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez hori bakarrik:
webgune honek Murgilduz izeneko ikastaroa izan badu, baita esaera
zaharrak, txisteak, …http://www.ikasbil.com/jetspeed/
3-EGA prestatzeko lekuak ere badaude sarean zehar. Interneten
baliabide ugari daude: azterketetanzer eskatzen den, hiztegiak, hobeto
idazteko tresnak, eta, zelan ez, zenbait azterketa.Helbide orokorra hauxe:
http://euskaljakintzaega.googlepages.com/home
2005-2006ko azterketak hemen:
4-Euskarari lehen hurbilketa egiteko, interesgarria da Deustuko
Unibertsitateak bere garaian plazaratutako euskara ikasteko metodoa.http://servicios.elcorreodigital.com/euskera/
5-Zure euskara maila zein den jakin nahiko bazenu, horretarako aukera ere ematen du sareak.
http://elcorreodigital.hator.com/
6-Emun kooperatibak kudeatzen duen Lantalan webgunean hainbat eta
hainbat baliabide daude, batez ere, idatzizkoari begira: dokumentu
ereduak, hiztegiak, ganoraz idazteko tresnak, …http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak
7-Karrajua izeneko webgunean ere hainbat baliabide agertzen dira,
klaserako materialak eta klaserako baliabideak izeneko ataletan.http://www.karrajua.org/klaserakoak/klaserako
http://www.karrajua.org/baliabideak
8-Kontsultak eta zalantzak argitzeko lekuak ere egon badaude:
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/
9-Euskarazko softwarea ere oso erabilgarria da euskara idatzia
hobetzeko batez ere. Hainbat gunetan sakabanatuak dauden euskarazko
software programak leku batera bildu dituzte.http://www.euskara.euskadi.net/
10-Eta, azkenik, hamargarrena. Ba, hauxe bera, Azpidazki bera. Izan
ere, webgune honetan hainbat eta hainbat baliabide daude euskara ikasi
eta hobetzeko: hiztegiak, dokumentu ereduak, … Eta kontsultak egiteko
gunea ere.