Geu Gasteiz elkarteari esker ‘Mintzalaguna’ heldu da Gasteizera . ‘Mintzalaguna’ Gasteizko euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei, euskaraz aritzeko beste aukera bat emateko sortu den programa da. Nola? Euskaraz hitz egiteko taldeak antolatuz.
Atzotik hasita eta azaroaren 15a arte izango da «Mintzalaguna»
programan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera. Programa
eraginkorra izan dadin, talde txikiak antolatuko dituzte (3/5 lagun
bakoitzean), bi hiztun mota desberdinak nahastuz: euskaraz aritzeko
ohitura dutenak batetik, eta mintzamena lantzeko beharra dutenak,
bestetik. Talde horiek autonomia izango dute,
baina konpromiso bat bete beharko dute: astean behin gutxienez geratu euskaraz hitz egiteko.
Mikel Aierbe Gasteizko «Mintzalaguna» programaren arduradunak hiru helburu bete nahi dituztela azaldu du:
«euskaldunen arteko hartu-eman sarea antolatzea; euskaldunak euskararen
erabileraren garrantziaz jabetzea; eta euskaldundu ez diren herritarrei
ikasketa-prozesua bizkortzen laguntzea».
Gara egunkarian irakurrita.