www.halabedi.org orrialdean begiratuta elkarrizketa interesgarri hau bilatu dugu. Hemen daukazue entzungai.
Atzera begira jarri gara eta Erdi Arora hurbiltzeko ahalegin txiki bat egin dugu aste honetan Zebrabidean. Zehazki, Gasteizko alde zaharretik ibilaldi historikoa proposatu genuen, garai horretako hiriaren berri izateko asmoz.
Bertako kaleek murgilarazi gaituzte historiako une horretan; izan
ere, hauen izenak (euskarazkoak eta, nola ez, jatorrizkoak)
aitzakiatzat hartu ditugu bidaiari ekiteko. Historia eta euskara, euskararen historia, edota, beharbada, euskararen bidez historia eginez.
Kike Fdz. de Pinedo, irakasle eta filologo arabarra, izan genuen gidari. GEU aldizkariko
azken alean idatzi zuen Kikek gai honen inguruan, eta artikulu hura
ekarri nahi izan dugu programara: “Gasteizko alde zaharra 1562ean”.
“(…) arrotza ote zen gure Erdi Aroko kaleetan euskara?”, planteatzen du
abiapuntu gisa eta, berak eskainitako frogen bitartez, aurretik ere
ezagutzen genuen ondoriora eramaten gaitu, jatorrizko hizkuntza euskara
izan dela, hain zuzen ere.
ENTZUN: