Software libreak azken
urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema,
Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen
kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko
aplikazioetan oraindik bigarren mailako lehiakide bada ere zerbitzarien
munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak
eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu
hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.
Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. UEU eta ASMOZ
euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta
formazio ez-presentzialak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro
hau diseinatu dute 2. urtez.
Ikastaroaren ikuspuntu
praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio.
Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko saio presentzial bat egongo da,
zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.
Helburuak
librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu
ahal izatea izango da helburu nagusia. Beraz, honako gai hauetan
sakontzea ezinbestekoa izango da:
- sistemaren eta sarearen administrazioa
- sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak
- bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak
gain horretarako beharrezkoa den oinarri kontzeptuala eta software
libreak aplikazio zein negozio-ereduan egiten dituen ekarpenak ere
azalduko dira.
Antolatzaileak |
---|