IEB2007 Informatikari Euskaldunen VI. Bilkura: Web 2.0 hemen

  

Web 2.0 izango da, oraingoan, bilkuraren gai
nagusia. Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera
berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi
ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia,
jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik,
web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken
aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei
azaltzeko aukera ere izango da

1996, 1998, 2001, 2003 eta 2005. urteetan antolatu genituen
bilkura honen aurreko bost edizioak. Emaitzak arrakastatsuak izan dira,
bakoitzean 160 pertsona bildu izan ditugu, informatikarekin lotura
duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria,
administrazioa eta komunikabideak, nagusiki. Edizio haietako gai
nagusiak hauek izan ziren: Euskarazko softwarea (1996), Euskara eta
Internet (1998), Informatikaren irakaskuntza eta informatika
irakaskuntzan (2001), Informatikaria gizarte elektronikoan (2003) eta
Softwaregintzaren erronka berriak (2005). Bertan sortutako eztabaida
eta gogoeta, dudarik gabe, eragile izan dira geroago arlo horietan
gertatu den garapenean.

Bilkuraren izenburua, oraingoan, Web 2.0 hemen izango da. Jakina
denez, web 2.0 teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere
bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi
buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten
hizlari adituak aurkituko ditugu. Egunean zehar aukera ezin hobea
izango dugu teknologia berri hauek euskararen presentzia zabaltzeko
nola erabil ditzakegun eztabaidatzeko. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0
tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian
garatu diren aplikazio berriak azaltzeko aukera ere izango da. Egunari
bukaera emateko, berriz, web 2.0-ren kontrola nork duen, egon
daitezkeen interes kontrajarriak eta antzekoak aztertuko ditugu
mahai-inguru erakargarri batean.

Gai nagusia hori izanik ere, informatikan euskaraz jarduteak
berarekin dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua
jardunaldiko mintzagaien artean. Informatikaren inguruan gabiltzanok
softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari eta
beste bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun
eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.

Hori guztia dela eta, jardunaldian parte hartzera animatzen
zaitugu, benetan uste baitugu informatikan euskaraz jardun nahi dugunok
biltzea garrantzi handikoa dela, elkarren interesak, arazoak eta kezkak
nondik norakoak diren jakin dezagun.

Nori zuzendua: Informatikari (zentzu zabalenean hartuta)
euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari
eta abar, eta abar

Tokia: Miramoneko Teknologi Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia

Egitaraua:

8:45-9:15 Harrera

9:15-9:30 Jardunaldien aurkezpena

Lehenengo hitzaldi-saioa
9:30-11:30 WEB 2.0 sarrera. Joxe Arantzabal (Mondragon Unibertsitatea)
Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio (Elurnet)
Euskara interneteko 36. hizkuntza. Garikoitz Araolaza (Codesyntax, UEU)

11:30-12:00 Atsedenaldia/kafea

Saio PARALELOAK:

WEB 2.0 esperientziak

12:00-12:25 ?euskaljakintza: 2.0 irakaskuntzan. Maite Goñi (IKTeroak taldea eta Ordiziako Jakintza ikastola)

12:25-12:50 TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. Iñigo Balerdi (TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua)
12:50-13:15 zabaldu.com albistegi kolektiboa Harkaitz Zubiaga (Informatika ingeniaria, UNEDeko hirugarren zikloko ikaslea)
13:15-13:40 Tagzania eta Blogak: bi adibide praktiko. Josu Azpillaga (CodeSyntax)

Software produktuen aurkezpena

12:00-12:25 Ikasys. Naiara Maya eta Ainara Urrutia (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea)
12:25-12:50 IMK: Itzulpen-memorien komunitatea. Ibon Aizpurua (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, UEU)
12:50-13:15 CorpEus eta EusBila, amarauna euskarazko corpus
erraldoi gisa kontsultatzeko tresnak. Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa,
UEU)
13:15-13:40 Matxin: gaztelaniatik euskara itzultzeko teknologia software librean. Aingeru Mayor eta Mikel Lersundi (UPV/EHU)

13:45-15:30 Bazkaria

Bigarren hitzaldi-saioa

15:30-16:50 .eus domeinua. Iratxe Esnaola(Deustuko Unibertsitatea)
Web garapen arinerako tresnak: AJAX, Ruby on Rails eta MVC paradigma. Jatsu Argarate (CodeSyntax)

Mahai-ingurua

17:00-18:00 Internet 2.0 hemen eta munduan
Patxi Gaztelumendi (Kazetaria, UEU)
Aitor Soroa (EHU, UEU)
Eneko Astigarraga (Deustuko Unibertsitatea, Codesyntax

Bestea:
Bazkaria:
Bazkaria eskeiniko da, 15¬ soilik apirilaren 30a baino lehen. Leku
mugatuak izango dira eta onarpena dirusarreren arabera egingo da.
Ordainketarako kontu korrontea: EUSKADIKO KUTXA 3035 0019 99 0190700210
(izen deiturak eta `IEB2007′ adierazi, mesedez)
Parte-hartzaileen zerrenda: Harremanak sustatu eta errezte aldera,
jardunaldietako parte-hartzaileen izen eta helbide elektronikoekin
zerrenda bat banatuko da, bertan agertu NAHIZ EZ BADUZU, mesedez argi
adierazi korreo bat bidaliz info@bicberrilan.com

Prezioa: Doako sarrera, nahitezkoa izango da izena ematea

Inskripzioa (UEU-n) edo Enpresa Digitalean

Antolatzaileak: Udako Euskal Unibertsitatea eta Miramon Enpresa Digitala

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *