Software librea eta euskara komunikazio sarean

Ubuntu Tribe proiektuak oihartzun handia izan du
munduko internauten komunitatean. Egin duen kanpainak software librea
eta euskara sustatzea du helburu, haren kideek aitortu dutenez, eta
haren web orriak dozenaka herrialdetatik jaso dituen milaka bisitek
haren arrakastaren berri ematen dute. Lehiaketa batekin eta beste
zenbait elementurekin batera, Kanpainaren egileek Youtube web orrian
ustezko film baten estreinaldia iragarri zuten eta 15.000 baino ikusle
gehiago izan zituen filmaren aurrerakinak, Microsoften eta Ubunturen
sistema operatiboaren arteko harremanen parodia egiten zuenak.
Ubunturen sistema GNU-Linux delakoan oinarrituta dago, eta haren
erabilera inguru iformatiko espezializatuetatik harago zabaltzea lortu
du.

Internet, komunikazio sarerik zabalena, handiena da. Eta
zenbaitentzat negozioa da batez ere. Hala ere, badira beste zenbait
komunikazioa denen eskura egotea aldarrikatzen dutenak. Eta aldarrikatu
ez ezik, lan egiten ere ari dira gogotik horren alde. Softwarea
sozializatzeko ahalegin hori, hartara, txalogarria da. Kontuan hartzeko
modukoak dira horrelako proiektuak komunikazio demokratikoago bati
begira. Baina, gainera, lan horretan euskara lehenestea hizkuntza hau
sustatzeko era eragingarria da, Ubuntu Triberen kanpainak erakutsi duen
moduan, eta haren helburua txalogarriago egiten du.

Gara-tik hartuta. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *