Software Librearen aldeko Bermeoko Hack.in#badakigu alkarteak Bermeoko Udalari aurkeztuko dion mozioa
Hauek dira kanpaina honen hurrengo pausuak:
- Gaurtik hasita eta otsailaren 14arte mozioari ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da, beheko formularioa erabiliz egin dezakezue.
- Otsailaren 16an asanblada bat burutuko dugu, asanblada horretan zuon ekarpen guztiak eztabaidatu eta bozkatuko ditugu.
- Otsailaren 20an hitzaldi bat burutuko dugu, herriari gure erabakia aurkeztu ahal izateko.
- Bitartean EAJ-PNV eta BILDUri gure mozioa aurkeztu eta horren aldeko botoaren bila ibiliko gara.
- Martxoko oso bilkuran, hack.in#badakigu informatika elkartearen izenean mozioa sartuko dugu eta osoko bilkuran elkartekideon izenean, guztion artean onartutako ekarpenak eta mozioaren defentsa egitera joaten saiatuko gara.
Hemen informazio guztia eta moziak jaitsi ahal izateko!!!