Lan bikaina #DiaDeLasEscritoras egunean, wikilariok!

Idoia Estornés, Virginia Gasull, Noelia Lorenzo Pino, Pilar Alonso Ibáñez eta Katy Parra idazleek, besteak beste, ostiral honetatik badute bere orria Wikipean!

#ElDiaDeLasEscritoras aitzaikiarekin Saregunen egindako Editatoian eraiki genituen orri hauek. Ikasteko eta parte hartzeko gogoz oso talde anitza elkartu ginen. Hiru orduz, Wikipedian editatzen ikasi genuen, Wikipedian eta Interneten emakumezkoen paperari buruzko hausnarketak eta debateak izan genituen eta erreferentzien bilaketa, edizio eta artikuluen argitalpenaren lan handia egin genuen.

Saioan Amarauna Euskadi Irratiaren Amarauna saiotik deia jaso genuen eta zuzenean zertan genbiltzan kontatzeko aukera izan genuen (01:00:46 minututik 01:13:06 minutura)

Goiz zoragarri eta ekoizkorra pasatu genuen eta bukatutzat eman genuen patata tortila gozo-gozoekin “editatzeak gosea eragiten duelako”

Mila esker Mentxu yeta Rubén – i, Wikimujeres eta Wikimedia – tik tailerra egin ahal izatea errazteagatik (motxila eta tortilak barne), eskerrik asko Aitor San SebastiánAraba Enpresa Digitala -ren koordinatzailea, teknologia arloan emakumezkoen ikustarazteko konpromiso feministagatik, editatio txiki handi honetan bere parte hartzeagatik eta oparitu zizkigun ideien koadernoengatik. Eta, noski, esker milaPatri, Alimou, Lucía, Remi, Mailen eta Itzi-ri (Aupa 12nubes!) lan gogorraren goiza partekatzeakatik.Ainara, ahaztu gabe! Bere kamara eta begi ona jarri zuena material grafikoa egiteko.

Lan bukatu gabe handia daukagu, beraz Editatoia jarraipena emateko asmoa dugu. Editatzeko talde egonkorra osatu nahi dugu, hilean behin elkartuko dena.. Laster deialdia egingo dugu!

 

Editatona #DiaDeLasEscritoras

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude