Parte hartu Software Libre Gunea Logotipoa sortzeko gure lehiaketan!

Software Librea erabili, zabaldu, gozatu eta sortzen dugunok gero eta gehiago garela jakin badakigu eta ikustaraztea nahitaezkoa dela ere konstzienteak gara. Horregatik, aliantzak bilatzen, Reciclanet-ekin batera, inor epel utziko ez duen lehiaketa bat martxan jarriko dugu

Lehiaketa honen helburua software librea erabiltzen dugun guneen irudia den logotipoa aukeratzea da. Hemendik bertatik oinarrietara sarbidea daukazu, baina hemendik aurreratzen dugu logotipoen harreraren epea martxoak 1ean hasiko dela eta maiatzak 15a arte luzatuko dela.

SVG izango da eskatuko dugun logotipoen formatoa, Software Librean bektore-grafikoen arloan ohikoa dena, hain zuzen. Horregatik, parte hartuko duten logotipoen diseinatzeko Inkscape gomendatzen dugu, Software Libre %100!
128px-Inkscape_logo_2.svg

Pixkanaka detaile gehiago jakinaraziko dugu: epamahaikideak, sarien banaketaren festa!… 

Beraz inspirazioa bilatu, zorroztu inkscape eta— PARTE HARTU!

Aizu! eta horretaz ari garela.. ez ahaztu #queremos_softwarelibre manifestua sinatu eta elkarbanatu sareetan!

Gero eta gehiago gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude