Premio Buber

Elkarteak.info webak saria jaso du Internet & Euskadi Buber Sarien 11. edizioan. Internet & Euskadi elkarteak sustaturik, lehiaketa abenduaren 12an egin zen Arabako Teknologia Parkeko Auditorioan, non 2013ko Buber sariak eman baitziren. Sariok euskal internauten lana aitortzen dute hainbat arlotan. Horrela, Elkarteak.info “weba edo aplikazioa software librea” arloan izan da saritua.
Arabako Saregune-Sartuk dinamizatua eta Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-hartzeak finantzatua, proiektua 2009an abiarazi zen. Tresna erabilgarria da Gasteizko elkarte-mugimenduarentzat, hiriko elkartegintzaren aniztasun, aberastasun eta bizitasunaren adierazgarri.
Gaur egun, 220 elkarte baino gehiago daude sarturik lankidetzazko tresna horretan, eta boluntariotzaren inguruko ekitaldiak, albisteak, eta eskaintzak nahiz eskariak gune berean agertzen dira, gure hirian dagoen elkarte-jardueraren erakusgarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude