Hirugarren Gizarte Sektorean ez dira teknologiaz jabetu, ez baitzaio ematen arlo horrek duen garrantzia, eta ez dira haren potentzialtasunak erabiltzen. Beraz, afera hori ez da oraindik moldatu.
Gure nortasun digitala bazterrean uzten dugu jakin gabe zer-nolako aukerak ematen dizkigun sareak hainbat eta hainbat kontutarako; esaterako, diruak lortzeko edota egunerokotasunak sortzen dituen nobedadeen berri emateko.
Gabezia horiek, gehienbat, elkarterik txikienetan gertatzen dira, edo migratzaileen elkarteetan, etab. Eta horren ondorioz, ez dute gainerakoen adina posibilitaterik, adibidez, diru baliabideak eskuratzeko, edota ez dute zabalkunderik, ez dituzte sareak eta plataformak ezagutzen… Beraz, zailagoa dute helburuak lortzea.
Hori horrela, Saregunek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie elkarte horiei beren lanean, guztiak ere lagungarriak teknologia berriez jabetu daitezen:
1. Prestakuntza eta esparruak lagatzea
Hainbat gela ditugu ordenagailuz hornituak, internet konexioa, proiektagailua, etab., eta une jakin batzuetarako laga daitezke jarduera hau edo hura egiteko.
2. Webak
Elkarteei laguntzen diegu beren weba sortzen edo berritzen, prozesua gidatuz eta orientatuz, eta ondoren, prestakuntza ematen diegu, jendeak tresna digitalok bere kasa kudea ditzan.
3. Kartelgintza lanak
Diseinu lanak egiten ditugu, hala nola logoak, kartelak, eranskailuak, etab. Eta beti bezala, lizentzia eta tresna libreak erabilita!!