Teknologia berrien bidez gizarte-dinamizazioari buruzko ikastaroa

Gerora kontratatzeko aukera duen ikastaroa. Prestatu gurekin eta zabaldu zure informatika-ezagutzak

Ikastaro honetan:

  • Ingurune informatiko eta digitaletan erraz moldatzeko beharrezkoak diren kontzeptu teknikoak ikasi edo zabalduko dituzu.
  • IKT dinamizatzaile gisa (beste pertsona batzuei informatika eta aplikazio digitalak irakastea) lan egiteko beharrezkoak diren trebetasun sozialak eta irakaskuntza-gaitasunak eskuratuko dituzu

Behin ikastaroa amaituta

Ikastaroa amaitu eta gainditu ondoren, taldeko kideen artean batzuk aukeratu eta IKT dinamizatzaile gisa lan egingo dute Saregunean; hala, alfabetatze digitaleko eta hurbilketa teknologikoko tailerrak emango dituzte. Ez dira praktikak! Lan-kontratu honek esperientzia emango dizu ikaragarri gustuko duzun sektore batean, eta zure lan-ibilbidea eraikitzen joateko aukera izango duzu.

Formazio programa

 
Aurrez aurreko 500 ordu

Astelehenetik ostiralera, 09:15etik 14: 45era. Talde-lana sustatzeko prestatutako gune eroso batean, azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoarekin..

 
Software Librea

Prestakuntzan erabiliko den software guztia Software libre eta doakoa da, eta, horrela, Saregune ez den beste edozein ekipamendutan software hori instalatzea eta praktikatzea errazten da.

 
Ikasteko metodologia

Irakasleek arreta pertsonalizatua emango dizute. Ariketa praktikoak, erronka interaktiboak eta talde-lanak.
Zein trebetasun eskuratuko dut

Zein trebetasunik ikasiko dut?

Trebetasun teknologikoak

Sistema eragile askea erabiltzea, eta ofimatika, nabigazioa eta alfabetizazio digitalerako eta laguntza teknologikorako baliabideak eta web-plataformak ikastea eta horietan sakontzea.

Trebetasun pedagogikoak

Alfabetatze digitalerako eta hainbat taldetan laguntza teknologikoa emateko gizarte-trebetasunak, eta prestakuntza-plan digital bat diseinatzea.

Irakasgaiak

Alfabetatze digitala
  • Ingurune digitalak ulertzeko eta erabiltzeko gaitasunak eskuratzea
  • Informazioaren kudeaketa (karpetak – fitxategiak)
  • Nabigazio aurreratua eta bilaketa eraginkorrak
  • Posta elektronikoaren kudeaketa eta erabilera aurreratua
Ofimatika – Testu prozesadoreak
  • Testu-dokumentuak sortzea eta editatzea
  • Formatuak eta elementuen eta objektuen txertaketa
  • Formatuen elkarreragingarritasuna Eskuliburuak, jarduerak, ariketa praktikoak eta beste helburu batzuk lantzeko dokumentuak prestatzea
Ofimatika– Kalkulu-orria
  • Kalkulu-orriak sortzea eta editatzea
  • Formatuak eta elementuen eta objektuen txertaketa
  • Formulak eta grafikoak
  • Kalkulu-orriak egitea datuak erregistratu eta grabatzeko, eta kalkuluak automatizatzea.
Ofimatika – Aurkezpenak
  • Diapositiben aurkezpenak egitea, erakusketei, aurkezpenei eta eskolei laguntzeko.
  • Diapositiba eraginkorrak diseinatzea
  • Formatuen elkarreragingarritasuna
Baliabideak: weberako eta pedagogikoak
  • Streaminga, fitxategiak bihurtzea, edukiak partekatzea, jarduera interaktiboak, hodeia eta edukien sinkronizazioa
  • Prestatzaileentzako prestakuntza
  • Hainbat testuingurutako prestakuntza digitalerako gizarte-trebetasunak
    Alfabetatze digitaleko prestakuntza-plana egitea
Segurtasun digitala
  • Segurtasunerako jarraibideak eta gakoak
  • Sarearen eta baliabide digitalen lizentziak eta erabilera etikoa
Litzentziak  eta sarea eta baliaaile digitalen erabilera etikoa
  • Eduki digitalak erabiltzeko lizentziak
  • Eduki digitalen erabilera etikoa

Izena emateko xehetasunak

 
Aurreikusitako data

Ikastaroa 2022ko abenduaren 15ean hastea aurreikusten da

 
Plaza kopurua

15

 
Aurrez izena eman nahi dut

Ikastaroari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo aurrez izena eman nahi baduzu, harremanetarako inprimakiaren bidez egin dezakezu.