Zer egiten dugu
— Egunerokotasuna
Eskaintzen ditugun ikastaroak eta prestakuntzak funtsezkoak dira
Gizarte-talde eta -ekimenei laguntzen diegu, informazioa eta komunikazioa eskuratzearen abantailak balia ditzaten, eta teknologiaren erabilera soziala sustatzen dugu.
Horretarako, beste gizarte-eragile, elkarte eta administrazio batzuekin koordinatzen, lankidetzan eta sarean lan egiten dugu, pertsonen bizi-kalitatean eragin positiboa duten harreman gurutzatuak sustatu ahal izateko.
Ikastaroak
Mota desberdinetako ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditugu, baina nabarmenenak honako hauek dira:
- OINARRIZKOAK eta DOAKOAK, oinarrizko gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzeko (hastapena, ofimatika, web-baliabideak…).
- Lanbideren AURRERATUAK eta DOAKOAK 500h.
Prestakuntzaren ondoren, lan-bitartekotzako lanak egiten ditugu, enpresekiko prospekzioaren eta jarraipenaren bidez.
Saregune bideoan
Nahi baduzu, bideo honetan egiten dugunaren laburpen txiki bat ikus dezakezu: